Albisteak
Atzealdea

Ibarra, oraindik, eremu gorrian

Herriko intzidentzia-tasa gaur: 1.021,83/100.000.

2021·03·04


Eusko Jaurlaritzak argitaratu dituen datuen arabera, herriko intzidentzia tasa 1.021,83koa da gaur 100.000tik. Osasun eremukoa, berriz, 688,69/100.000 da eta azken zazpi egunetan bi positibo berri baino gehiago atzeman dira: zehazki, azken zazpi egunetan 23 kasu berri atzeman dituzte herrian.

Aldagai horien arabera, eremu gorrian jarraituko du Ibarrak, gutxienez, datorren astelehenera arte. Igor Zapirain alkateak garrantzitsua dela elkar zaintzea: “Guztiok jokatu behar dugu arduraz eta zorrotz bete behar ditugu prebentzio neurriak. Osasuna jokoan dagoenean, ezin gara malguak izan”.

Bestalde, dekretuaren arabera herritik ateratzea debekatuta ez dagoen arren, Ibarrako Udalak gomendatzen die herritarrei mugikortasuna ahalik eta gehien murriztea eta uneoro osasun neurriak mantentzea.