Albisteak
Atzealdea

Ibarra Martxanen ikasturte berria ostegunean hasiko da

Urriaren 3an, goizeko 11etan Emeterio Arresen elkartuko dira osteguneroko ibilialdiei ekiteko

2019·10·01


Ibarra Martxan 3. adinekoen paseoen egitasmoa uda ondoren ostegun honetan itzuliko da herriko kaleetara. 

2016ko apirilean ekin zitzaion egitasmo honi Ibarran eta beraz 5. ikasturtea izango dugula honakoa esan dezakegu. Azken ikasturtean, 40 lagun inguru elkartu izan dira ostegunero. 

Ostegunean, urriak 3, goizeko 11etan Emeterio Arrese parkean elkartuko gara beti bezala ikasturte berriari ekiteko eta ikasturteko lehen ibilaldia egingo da, beraz, hemendik aurrera ostegunero elkartuko direlarik lagunak.  ​

Egun horretan bertan, IBARRA MARTXAN ekimena adierazten duten bi panel jarriko dira herrian: Bata Anbulategiko alde batean, eta bestea Emeterio Arrese parkean bertan. Honela, jendeak ekimenaren berri izan dezan eta taldea handitzen joan dadin.