Albisteak
Atzealdea

Ibarra, eremu gorritik kanpo

Udalak arduraz jokatzen jarraitzeko beharra nabarmendu du.

2021·01·25


Joan den astean, Covid-19aren kasuen datuak zirela eta, Ibarra eremu gorrira itzuli zen. Asteburuko neurketen ostean, ordea, eremu gorritik atera da herria. 

Kontuan hartu beharrekoa da Ibarra eremu gorritik atera bada ere, Jaurlaritzaren aginduz, itxita daudela EAEko udalerri guztiak. Beraz, herritarrek ezingo dute bizi diren udalerritik atera, ez bada ezinbesteko jarduera bat egiteko: besteak beste, osasun arrazoiengatik, lan egiteko eta ikasteko. 

Igor Zapirain alkateak nabarmendu du ardura "herritar guztiena" dela: "Ez dira garai errazak, baina herria guztion artean zaindu behar dugu. Herritar guztiok arduraz jokatu behar dugu gainerokoon osasuna eta ongizatea bermatzeko".