Albisteak
Atzealdea

Ibarra eremu gorritik atera da

Udalak herritarrei eskerrak eman dizkie eta arduraz jokatzen jarraitzeko beharra nabarmendu du.

2021·01·18


Joan den astean eremu gorrian sartu zen herria, baina gaur bildutako datuen emaitzak direla-eta, atera egin da. Herriaren konfinamendua izendatzeko hiru baldintza bete behar dira eta Ibarrak horietako bakarra betetzen du: azken egunetan positiboak atzeman dira, eta eragin-tasa 557koa da. Ibarrako osasun eremua, ordea, laranjan dago (483ko tasarekin); beraz, herria eremu gorritik aterako da.

Udalak herritarrei eskerrak eman nahi dizkie egoera ulertzeagatik eta nabarmendu du, aurrera begira ere, arduraz jokatzen jarraitzea ezinbestekoa dela, horrelako egoerak errepikatzea ekiditeko. Igor Zapirain alkateak ere antzera pentsatzen du: "Orain arte bezala, arduraz jokatzen jarraitu behar dugu. Jendea, orokorrean, oso ondo ari da. Kutsatze kasuak ahalik eta gehien murriztu behar ditugu, horretarako segurtasun neurriak betez".