Albisteak
Atzealdea

Ibarra eremu gorrian sartu da, zer esan nahi du horrek?

Jarraian neurri berrien azalpena.

2021·01·15


- Mugikortasuna.

Herritarrek ezin izango dute herritik irten, arrazoi justifikaturik izan ezean. Aldameneko herrira ere ezin da joan, mugatuta dago pertsonen sarrera eta irteera udalerriaren mugetatik.

 

- Ostalaritza.

Taberna eta jatetxeak itxita egongo dira. Etxera eramateko eskaerak 21:00ak arte egin daitezke eta, beranduenez, 22:00etan jaso. Ezin da joan beste herriko taberna batera.

 

- Erosketak.

Debekatuta dago erosketak egiteko udalerritik ateratzea salbu eta funtsezko erosketa eta zerbitzuetarako; baldin eta herrian horiek ez badaude.

 

- Kirola.

Maila profesional edo erdi-profesionaletako taldeen entrenamenduak eta lehiaketak mantendu daitezke eta, horiez gain, edonork egin dezake kirola. Betiere aire zabalean, gehienez 6 pertsonako taldeetan eta udalerriko mugen barruan.

 

- Noiz arte iraungo du herri mailako konfinamenduak?

Gutxienez datorren astelehen arte. Ordurako Covid-19aren eragin tasa ez bada 500/100.000tik jaisten, gehiago luzatuko da.

 

Udaletik dei egiten dugu arduraz jokatzen jarraitzeko eta prebentzio neurriak betetzeko.