Albisteak
Atzealdea

Ibarra eremu gorrian sartu da

Asteburuko emaitzen ondoren, herriko intzidentzia-tasa 534,14koa da 100.000tik.

2021·04·12


Eusko Jaurlaritzak argitaratu dituen datuen arabera, Ibarra eremu gorrian sartu da asteburuko emaitzen ondoren. Azken zazpi egunetan hamasei kasu berri atzeman dituzte, eta herriko intzidentzia-tasa 534,14/100.000tik da gaur. Bestalde, osasun-eremuko intzidentzia-tasa 535,65da. 

Ondorioz, bihartik aurrera Ibarrako herritarrek ezingo dute udalerritik atera lan edo osasun arrazoiengatik ez bada, eta soilik aldameneko herrira joan ahalko dute erosketak egitera edo aire libreko kirola praktikatzera. Era berean, Ibarrara ezingo dute sartu gainerako udalerrietako herritarrek ere.

Horretaz gain, ostalaritzako barrualdeetako ordutegia murriztuta izango dute, 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:30era, eta barrualdean kirola egiteko mugak izango dituzte.