Albisteak
Atzealdea

Herriko intzidentzia-tasak gora egin du aste hasieratik hona

Herriko intzidentzia-tasa 673,48koa da gaur 100.000tik; eremu laranjan jarraitzen du Ibarrak.

2021·02·25


Eusko Jaurlaritzako datuen arabera, herriko intzidentzia-tasa 673,48koa da gaur 100.000tik; joan den asteartean 510,92koa zen. Osasun eremuko intzitentzia-tasa laranjan dago oraindik, baina gora egin du: 484,63koa da gaur, eta, asteartean, 356,55ekoa zen. Atzo zazpi kasu berri atzeman zituzten herrian. 

Aldagai horien arabera, Ibarrak eremu laranjan jarraitzen du oraindik. 

Udalak dei egiten du osasun neurriak errespetatzen jarraitzeko.