Eduki publikatzailea

Atzealdea Herriaren zaintza festetan

San Bartolome festak amaitu ostean, Udaleko garbiketa zerbitzuek gure espazio publikoen eta, bereziki, Zelai errekaren egoera naturala berreskuratzeko lan egin dute

2026·09·08


San Bartolome festak amaitu ostean, Udaleko garbiketa zerbitzuek gure espazio publikoen eta, bereziki, Zelai errekaren egoera naturala berreskuratzeko lan egin dute.

Garbiketa lan horietan, denetariko zaborra aurkitu da ingurune naturaleko hainbat puntutan sakabanatuta: 8 hesi, zaborrontzi bat, 2 trafiko seinale, 113 edalontzi… eta bestelako zabor ugari.

Horrek guztiak udal-zerbitzuen ahalegin gehigarria eta kostua dakar aurrekontu publikoetan, hondakin horiek naturgune batean sortzen duten inpaktuaz gain, herritar guztiei eragiten diena.
Erreka ez da kontenedore bat, herria ere ez.

GOZA DITZAGUN FESTAK BIZI GAREN TOKIA ZAINDUZ!!!