Albisteak
Atzealdea

Herrian bizi, herrian erosi

Guztiok egin dezakegu Ibarra bizi baten alde.

2020·05·06


Ibarrako Udaletik, herritarrei herrian bertan eros dezatela eskatu nahi diegu. Bertako ekonomiaren alde, eta herri bizi baten alde norbanakoak egin dezakeen ekintza da honakoa. Udaletik, COVID19ak utzitako ondorio ekonomikoei aurre egiteko diru-laguntzak emango zaizkie hala eskatzen duten komertzio eta ostalariei. Baina egunerokoan herritarrek egin dezaketen ahalegina izango da herria bizirik mantenduko duena.