Herri-sarreran piperrak landatuko dituzte datorren astelehenean
San Isidro eguna dela-eta, piperrak landatuko dituzte herri-sarreran.
2021·05·14
Larunbata (hilak 15) San Isidro eguna dela-eta, datorren astelehenean piperrak landatuko dituzte elkarlanean Udalak eta Uzturpe Ikastolak. Herriaren sarreran landatuko dituzte piper-landareak eta elkarlanean arituko dira Ikastolako ikasleak eta udal-langileak.