Albisteak
Atzealdea

Haurren irakurzaletasuna sustatzeko egitasmoa martxan

Herriko haurrak erdigunean jartzen dituen egitasmoa da honakoa, euren irakurzaletasuna nola sustatu ikasiko dute bertan helduek

2020·01·21


“Irakurzaletasuna sustatzen” ibilbideari hasiera eman zitzaion Ibarran pasa den ostegunean. Lehen hitzaldia, Imanol Mercerok eskaini zuen, “Nola lagundu haurrari irakur-zale izaten?” gaiari buruz aritu ziren gerturatutakoak. Hitzaldia guraso eta senideentzat bazen ere, irakasle asko gerturatu ziren bertara, gaiaz interesatuta.

Ekindako ibilbide honi jarraitzeko asmotan, ekintza ezberdinak antolatu eta aurreikusten dira. Hurrengo hilabeteetan, Imanol Merceroren eskutik “Tertulia dialogikoak” antolatuko dira. Seme-alaben adinak kontutan izanik, testu genero desberdinak landuko dira: komikia, ipuina… beti ere euskaraz eta euskal idazle baten eskutik. Saioetan, ordubetez irakurritakoaren inguruan arituko dira.

Hilabetean bitan elkartuko da taldea eta maiatza arterainoko luzapena izango du. Ibarrako Udaletik, herritarrak parte hartzera gonbidatu nahi ditugu. Honetarako izen-emate bat ireki da, urtarrilaren 16tik 28ra eta liburutegi sarreran nahiz liburutegian bertan eman ahalko da izena. Taldea osatuko duten persona kopurua mugatua izango da, hamarrekoa izanik eta oraindik saioen egunak zehazteke daude, taldekideen arabera egingo delarik.