Haur eta nerabeen emozioen bidelagun. Nola zaindu seme-alaben emozioak
2022·11·28
Gipuzkoako Foru Aldundiak Treba Gurasoak egitasmoa jarri du martxan, gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzeko helburuarekin.
Ibarran Haur eta nerabeen emozioen bidelagun: nola zaindu seme-alaben emozioak tailerra egingo da, abenduaren 12an eta urtarrilaren 9an, 17:00etik 19:00etara, Txontxo lokalean (Ibai gain 4).
Tailer honetan seme-alaben emozioek eguneroko bizitzan duten garrantzia azalduko da eta emozioak nola kudeatu eta zaindu azalduko da, familian sortzen diren arazo eta gatazketan erabiltzeko tresna emozionalak eskuratuz.
Parte hartzeko, beharrezkoa da izena emateko.
Izena emateko azken eguna: abenduak 7, gaztezulo@ibarra.eus helbidean.
Haur eta nerabeen emozioen bidelagun. Nola zaindu seme-alaben emozioak.
HITZALDIA / TAILERRA HAURREN GURASOENTZAT / NERABEEN GURASOENTZAT
Helburu orokorra
- Hitzaldia.
Hitzaldi honen bitatez, zuen seme-alaben emozioak kudeatzeko eta zaintzeko kontuan izan beharrekoa landuko dugu, horrela, familiaren osasun emozionala zaintzeko tresna sinple eta eraginkorrak eskuratuz.
- Tailerra.
Tailer honetan seme-alaben emozioek egunerokoan duten garrantzia azaldu, eta horiek nola kudeatu eta zaindu landuko da, familian sortzen diren arazo eta gatazketan erabiltzeko tresna emozionalak eskuratuz
Helburuak
- Adimen emozionalari buruzko ezagutzak eskuratzea.
- Emozioak zer diren jakitea.
- Emozioen funtzioak ezagutzea.
- Emozioak kudeatzen ikastea.
- Emozioen atzean dauden beharrak ezagutzea.
- Bidelagun emozionalak izateko beharrezkoak diren tresnak ezagutzea.
- Familian adimen emozionala garatzeko baliabideen berri izatea.
- Egoera emozional ezberdinetan moldatzen jakitea.
- Gatazka emozionalak era onuragarri batean konpontzen ikastea.
- Haurrei / nerabeei beren emozioetan laguntzeko tresnak eskuratzea.
Landuko diren edukiak eta gaitasunak
- Zer dira emozioak?
- Emozioen funtzioak
- Nondik datoz emozioak? (emozioen zergatia)
- Beharrak: zertara bultzatzen gaituzte emozioek?
- Kudeaketa emozionala 14
- Haurren / nerabeen emozioak: nola bizitzen dituzte?
- Bidelaguntza emozionala: nola izan haurren / nerabeen bidelagun emozionala?
- Estrategia eta tresna sistemikoak (Tailerretan)