Eduki publikatzailea
Atzealdea Hainbat kultur lantegitako izen-emate epea luzatu da
Urriaren 10 arte
2025·10·01

2025-2026 ikasturteko hainbat kultur lantegietan lekua geratzen denez, horietan izena emateko epea urriak 10 arte luzatu du Ibarrako Udalak, honakoetan hain zuzen ere: Pintura, altzariak berritzea eta aldatzea, egur taila, tai chi II (sakontzea) eta zuri-beltzeko marrazketa. Interesdunek udal zerbitzu telematikoen bidez edota kultur etxera bertaratuta izena eman ahalko dute. Informazio gehiago: www.ibarra.eus edota 943670399 telefonoan (kultur etxea).


