Albisteak
Atzealdea

Hainbat ekimen antolatu ditu udalak klima-astearen barruan

Datorren astean egingo dituzte bizikletak konpontzeko tailerra, eta kontsumo jasangarriari buruzko hitzaldia.

2021·09·21


irailaren 24tik urriaren 3ra Asteklima (Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astea) izango da. Ibarrako udalak ingurumenarekiko konpromisoa berretsi eta hainbat ekimen antolatu ditu datorren asterako:
 
Irailaren 29an (datorren asteko asteazkena) bizikletak konpontzeko tailerra egingo dute udaletxe ondoko aterpean. Zumardiako bi lagun etorriko dira umeei zein helduei ikastaroa ematera. Tailerra, gutxi gorabehera, 17:00etatik 20:00etara izango da, eta honako ordutegia jarraituko dute:
 
  • 17:00etatik 18:00etara zazpi eta hamabi urte arteko umeei bideratutako tailerra (kanbioak nola erabili eta abar).
  • 18:30etatik 20:00etara hamabi urtetik gorako gazteentzat zein helduentzat bideratutako tailerra (katea nola sartu ateratzen bada, pintxazoak eta abar).
Bi tailerrak irekiak izango dira, herritar orori zuzenduak.
 
Hurrengo egunean, berriz, irailaren 30ean hitzaldia egingo dute: 'Ekologista naiz, baina...'. Hitzaldia ere udaletxeko aterpean izango da, eta, besteak beste, kontsumo jasangarriari buruz arituko dira. Solasaldia 18:30ean hasiko da.
 
Bi jardueratan parte-hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea, edukiera mugatua izango baitute; beraz, interesa dutenek izena eman beharko dute 943 67 11 38 zenbakira deituta edo hiriadministrari@ibarra.eus helbide elektronikora idatzita.