Albisteak
Atzealdea

Gurutzeaga azpieremuko xehetasun azterketan aldaketak burutu dira herritarren alegazioei erantzunez

Xehetasun azterketa moldatuari alegazio berriak jasotzeko epea irekiko da 20 egunez

2020·05·07


Otsailaren amaieran Gurutzeaga 1.1. azpieremuko xehetasun azterketari hasierako onarpena eman zitzaion, bertan burutzekoa den 32 etxebizitza eraikitzeko proiektuaren inguruan. Espedientea jendaurrean jarri zen hogei egunez, nahi zuenak aztertu eta alegazioak egin zitzan. Epe hori igaro eta jasotako ekarpenak aztertu ondotik, xehetasun azterketan moldaketak egin ziren. Beraz,  2020ko apirilaren  30ean buruturiko Ez-Ohiko Udalbatzak xehetasun azterketa berritua berriz ere jendaurrean jartzea erabaki zuen, 20 egunez. Alegazio berriak aurkezteko epea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean agertzen denetik hasiko da. 
 
Xehetasun azterketan burutu den aldaketa nagusia ondorengoa da: eremuaren sestra azpiko eraikigarritasuna berrantolatzea,  Emeterio Arrese 9 eraikinaren ondoko terrazaren azpian aprobetxamendua sortuz eta bigarren sotoarena murriztuz.
 
Herritarrek hemen dituzte ikusgai, Ibarrako Udalak apirilaren 30ean burututako ez-ohiko osoko bilkuran hartutako erabakia eta  Gurutzeaga azpieremuaren xehaturiko antolaketaren testu bateratua.
 

Erabakia

Testu bateratua