Albisteak
Atzealdea

Gurutzeaga Azpieremuko Urbanizatzeko Jarduketa programari hasierako onespena eman zaio

Espedientea jendaurrean jarri da aztertzeko eta, hala balegokio, alegazioak eta iradokizunak aurkezteko

2020·10·02


Ibarrako Tokiko Gobernu Batzarrak, 2020ko irailaren 18an egindako Ohiko Bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau  hartu zuen, dagokion akta onartzetik ondorioztatzen diren baldintzekin eta salbuespenarekin

LEHENA: Hasierako onespena ematea Ibarrako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko 1.1 Gurutzeaga Azpieremuko Urbanizatzeko Jarduketa programari. Programa Grupo Plazatik S.L kooperatibak aurkeztu zuen udaletxean 2020ko ekainaren 11n.

BIGARRENA: Espedientea jendaurrean jartzea aztertzeko eta, hala balegokio, alegazioak eta iradokizunak aurkezteko. Epea: 20 lanegun, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

HIRUGARRENA: Argitaratzea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean jendaurreko iragarkiarekin batera jarduketa programaren Oinarrizko edukiak, laburtuta. Ikusi dokumentu osoa hemen.

Planoak: