Albisteak
Atzealdea

Gurasoentzako formakuntza-saioak, martxoan zein apirilean

Martxoaren 30ean izango da hitzaldia, eta apirilaren 25an eta 26an tailerra.

2022·03·21


Gipuzkoako Aldundiko Gazteria Zuzendaritzarekin batera, TREBA gurasoak formakuntza-egitasmoa jarri dute martxan Ibarran. Datozen asteetan gurasoentzako hainbat formakuntza-saio egingo dituzte, hain zuzen, hitzaldi bat eta tailer bat.

Egutegian lehena hitzaldia izango da: Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean. Martxoaren 30ean (asteazkena) egingo dute, eta Leyre Cano izango da hizlaria. Kultur etxean izango da, 17:00etan, eta sarrera librea izango da.

Tailerrak, berriz, apirilean izango dira, eta bi saio egingo dituzte: 25ean (astelehena) lehena, eta 26an (asteartea), bigarrena. Haurrak, nerabeak eta internet: ohiturak, arriskuak eta erabilera segurua du izena, eta Rakel Gamitok gidatuko ditu saioak. Egitasmo hau ere kultur etxean izango da, 17:00etatik 19:00etara. Kasu honetan, tailerrean parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute kultur etxean, eta plazak mugatuak izango dira.

Izen-emate orria eskuratzeko egin klik hemen.