Albisteak
Atzealdea
Gripearen aurkako txertoaren kanpainari ekingo zaio urriaren 13an
Aurtengoan, Bizi Nahi elkartean izango da txertaketa
2020·10·09
Aurtengoan, koronabirusaren ondorioz, profesionalen eta oro har herritarren segurtasuna babestea da xedea. Hori dela eta, txertaketa-denboraldia aurten desberdin antolatu da
Aurten, Bizi Nahi elkartean egingo da txertaketa, goizeko 9:30etatik 13:30etara. Hasiera batean, 65 urtetik gorakoek, haurdun dauden emakumeek eta gaixotasun kronikoak dituzten pertsonek hitzordua izango dute txertoa jartzeko, urriaren 13tik aurrera eta Osasun Etxetik deituko zaie, hitzordua emateko.
Behin talde hauei txertoa emandakoan, urriaren 31tik aurrera, interesa duten gainerako herritarrek Osasun Etxera deituz eskatu dezakete hitzordua euren txertua hartzeko hitzordua eskatzeko.