Albisteak
Atzealdea

Gipuzkoako Urak-en lanak Azkue inguruan kokatuko dira hil amaieran

Urtarrilaren amaieratik martxo hasiera arte kokatuko dira Azkuetik Belauntzara bidean

2018·01·18


Dagoeneko saneamendu eta euri urei buruzko lanak amaituta daude, eta hemendik aurrera, ur horniduraren inguruko lanak bakarrik egingo dira.

Orain ari diren tokitik (EH 65-69 inguruan kokatuta) urtarril amaiera arte ez dira joango. Eta behin kokaleku hortako lanak amaituta, Azkue inguruko bidegurutzean kokatuko dira hornidura lanak. Errepidea ezkerretik bideratuko da, eta semaforo bidez kudeatuko da trafikoa ia Belauntzako kruzeraino luzatuko den lanean. Oraingoan, semaforoak koordinatuta jarriko direla aurreikusten da, ez orain dauden moduan.
Azkueko bidegurutzetik ia Belauntzako bidegurutzeraino luzatuko den azken lan honek, 290 metro linealeko lana izango du. 
Aurreikuspenen arabera, martxoaren 10 inguruan amaituko dira azaldutako azken fase honetako lanak.