Albisteak
Atzealdea

Gaztezuloren ikasturte berria aldaketekin baina badator

Segurtasun neurriak hartzeko burutu dira hainbat aldaketa baina zerbitzuak jarraituko du

2020·09·17


Ibarrako Gaztezulo zerbitzuko hezitzaileek eta Nagore Zubillaga Udaleko kultura eta gazteria zinegotziak, bideo bat osatu dute Gaztezuloren ikasturte berria azaltzeko. Aurtengoa, aldaketekin baitator Covid-19a delata.

Ibarrako haur nerabe eta gazteak, Gaztezulo bitartez izan daitezke herriko ahotsa. Ibarran parte hartzeko bidea izan daiteke Gaztezulo, ondo pasa eta aske izateko espazioa, esperientzia berriak bizitzeko tokia.

2020-2021 ikasturtea berezia izango da, taldeak mailaka osatuko baitira eta hezitzaile bakarra izango da talde bakoitzaren arduradun.

LH-ko haurrak, bi astez joango dira eta arratsalde osoa igaroko dute bertan.

LH 1-2 astearteetan; LH 3-4 ostegunetan; LH 5-6 astezkenetan

 

DBH eta Batxilergoko gazteak ostiralero eta larunbatero izan ahalko dira Gaztezuloko erabiltzaile.

DBH 1-2 ostiraletan; DBH 3-4 larunbatetan; Batxilergoko 1. mailakoak larunbatetan (igandeko aukera ere izango da).

Aurtengoan, Gaztezuloko erabiltzaile izateko izen-ematea derrigorrezkoa izango da, antolaketa lan gehiago eskatzen baitu egoerak. Gainera, izen-emateen arabera, taldeen ordutegietan aldaketak egon daitezke. Taldeak eratzean, guraso bilerak egingo dira, ikasturtearen nondik norakoak azaltzeko.

 

2020-2021 ikasturterako izen-emateak:

Irailak 22-24 bitartean egin beharko da, modu telematikoan edota zuzenean egin nahi duenak, hitzordua eskatu beharko du.

Ondoren, irailak 25ean zozketa burutuko da eta partehartzaileei komunikatu.

Irailaren 28an erreklamazioak burutzeko aukera zabalduko da.