GAZTEZULOren ikasturte berria
2019·09·19
Z
2019-2020ko ikasturte hasierarekin bat GAZTEZULOk ere, bereari hasiera emateko prest aurkitzen da. Hori dela eta, IZEN EMATE GARAIA IREKIA dagoela ohartarazi nahi zaitugu, zure seme-alabak Ibarrako Udalak eskaintzen duen baliabide honetan parte hartu dezan.
Baina zer da GAZTEZULO? Ibarrako haur, nerabe eta gazteei eskaintza iraunkorra eskainiaz, haien haurtzaro eta gaztetasunaz gozatzeko aukera egonkorra eta etengabea bermatzen duen doako zerbitzua.
Zer egiten da GAZTEZULON? Egoteko espazio bat eskaini, tailerrak egin, jolasak, irteerak, oporraldietan eskaintza bereziak, herriko dinamiketan parte hartu…
Bestalde, haur, nerabe eta gazteen motibazioetatik abituz, beraien gaitasunak landu eta berriak eskuratzeko espazioak eskaintzen dira, herriko parte hartzaile aktibo bilakatzen saiatuz.
Nola funtzionatzen du GAZTEZULOK? Arratsaldeak adin tarteka banatzen dira, eskaintzen diren programazioa eta dinamikak adin tarteetara egokituz.
Noiz jartzen da GAZTEZULO martxan? URRIKO BIGARREN ASTEAN. Baina aurretik zerbitzua ezagutzeko aukerak Izango dira. Horren berri ematen joango gara.
Hona hemen, datorren egutegia:
Irailak 25, 19:00tan guraso bilera
Irailak 26 ATE IREKIAK GAZTEZULON LH 1tik LH 6ra
Irailak 27 Ate irekiak DBH1etik aurrera
Izen emate egunak, orduak eta lekua: GAZTEZULOko lokalean, Azkue 9, Ibarra. Orria betea ekarri
Irailak 30, 10:00-14:00 17:00-19:00
Urriak 1, 10:00-14:00 17:00-19:00
Taldeak osatzeko zozketa Urriak 3 osteguna, 18:00tan kultur etxeko areto nagusia
Taldea osatuak egon bezain pronto, taldeen oseketen taulak udaletxe sarrerako kortxoan
Kurtso hasiera Urriak 8
IZEN EMATE ORRIA 6-13 URTEKOENTZAT
IZEN EMATE ORRIA 14-17 URTEKOENTZAT