Albisteak
Atzealdea

GazteZuloren Gaztelehiaketa herriko nerabe eta gazteei itxialdia arintzeko

Astean hiru egunetan lehiaketako forgak eta beste bi egunetan bestelako ekimenak proposatuko zaizkie gaztetxoei

2020·03·23


GazteZulok herriko haur eta nerabeentzat egitasmo berri bat jarri du martxan konfinamenduak irauten duen bitartean asperdura arintzeko herriko etxeetan eta familia giroan erronka desberdinak burutzeko. Nerabe eta gazteei zuzendutako I. Gaztelehiaketa honek bi aste iraungo ditu eta 6 froga izango ditu lehiaketa bakoitzak. Behin bi aste pasatakoan, 2. Gaztelehiaketa hasiko da martxan.

 

Parte hartu nahi duten familia edo gaztetxoek, whatsapp bidez eman beharko dute izena, 688810300 zenbakian edo gaztezulo@ibarra.eus-era idatziz.

 

Whatsapp taldeen bidez zabalduko dira frogak eta sare sozialen bidez ere bai. Pertsona bakoitzak, bere adin tartean hartuko du parte, talde hauek osatuaz: LH1 eta LH2, LH3 eta LH4, LH5 eta LH6, DBH1 eta DBH2; DBH3 eta DBH4. Hortik aurrerakoek ere parte hartu nahiko balute, eskatzea eskertuko zaie.

 

Astelehen, asteazken eta ostiraletan proposatuko zaizkie haur eta nerabeei frogak, guztira, 6 froga bi astetan zehar. Frogak egin ondoren, puntuaketak emango dira: partehatzaile guztiei puntu bat banatuko zaie eta lehenengo geratzen denari 4 puntu, bigarrenari 3 eta hirugarrenari 2 puntu. Honela, sailkapena zabalduko da astelehen, asteazken eta ostiralero, parte hartzaileen inizialekin eta euren puntuazioarekin. Bi asteen amaieran, irabazleak izendatuko dira eta sariak, konfinamendua pasa ondoren banatuko dira.

 

Lehiaketaz gain, astearte eta ostegunetan bestelako denbora pasa batzuk gomendatuko zaizkie herriko txikienei. Hala nola, eskulanak, pelikula, liburu eta bestelakoen gomendioak, errezetak... GazteZuloko dinamizatzaileen helburua, etxean egonagatik ere herriko txikiek ondo pasa dezaten aukerak eskaintzea da eta familian ondo pasatzeko aitzakiak ematea.