Eduki publikatzailea
Atzealdea Gaztezulo bueltan da!
2024·09·25
2024-2025 ikasturtearen hasierarekin bat, GAZTEZULO ere bereari hasiera emateko prest da.
Baina zer da GAZTEZULO?
Ibarrako haur, nerabe eta gazteei eskaintza iraunkorra eskainiaz, haien haurtzaro eta gaztetasunaz gozatzeko aukera egonkorra eta etengabea bermatzen duen doako zerbitzua.
Zer egiten da GAZTEZULON?
Bertan egoteko espazio bat eskaini, tailerrak egin, jolasak, irteerak, oporraldietan eskaintza bereziak, herriko dinamiketan parte hartu...
Bestalde, haur, nerabe eta gazteen motibazioetatik abiatuz, haien gaitasunak landu eta berriak eskuratzeko espazioak eskaintzen dira, herriko parte-hartzaile aktibo bilakatu daitezen saiatuz.
Nola funtzionatzen du GAZTEZULOK?
Aurtengo funtzionamenduari dagokionez, iazko berbera izango da, hau da, aste batean LHko haur talde batzuk etorriko dira eta hurrengo astean beste LHko haur taldeak (dena egutegian zehazturik dago). DBHkoen kasuan, ostiralero eta larunbatero izango dute zerbitzua (egutegian adierazita), eta batxilergokoen kasuan hilabetean behin.
Noiz izango da guraso bilera?
Egutegian ikusi bezala, guraso bilera egingo dugu urtero bezala gaztezuloren inguruko informazioa eta funtzionamendua helarazi eta egon daitezkeen zalantzak argitzera begira URRIAREN 25ean, ostirala, arratsaldeko 17etan guraso bilera izango da Gaztelekuan.
Nola eman izena GAZTEZULON?
- Izena ematea: Irailaren 23tik 27ra.
• Gaztezulon: 11:00-13:00 eta 16:30-18:30
Ez dira epez kanpoko izena emateak onartuko.
- Zozketa: Izena emate kopuruak gainditu ezkero:
• Urriak 2, asteazkena: Haur bakoitzari zenbaki bat esleituko
zaio eta gaztezuloko hezitzaileen artean zozketa publikoki egingo da. Honen berri whatsapparen bitartez emango da.
• Urriak 3, osteguna: Gurasoek erreklamatzeko eguna izango duzue.
- Taldeen eraketak: • LH1-LH4: 10 haur + hezitzaile 1 • LH5-LH6: 12 nerabe + hezitzaile 1 • DBH1-BATX 2: 14 nerabe+ hezitzaile 1
Aurtengo ikasturteari buruzko info gehiago
Matrikula orria