Albisteak
Atzealdea

Gaztezulo 2020-2021 ikasturteko zerbitzuan izen-ematea

Aurten izen-ematea derrigorrezkoa izango da eta online zein presentzialki (aurretiko hitzorduarekin) egin ahalko da

2020·09·18


COVID19a pandemia dela eta, ikasturte honetan ez-ohiko egoera batean murgildurik gaude guztiok, baita Ibarrako haur, nerabe eta gazteen parte-hartzea sustatzeko Gazte Zulo zerbitzua ere. Hori horrela izanda, eta osasun egoerak ahalbidetzen duen neurrian, 2020-2021 ikasturtean zehar LH1 eta BATX1 ikasmaila bitarteko gaztetxo eta nerabeei zuzentzen zaien zerbitzua eskaintzea da Ibarrako Udalaren asmoa.

 

ZERBITZUAREN GIDA

 

ZERBITZUAREN ANTOLAKETA:

Ekintzak kurtsoka eta taldeka banatuko dira:

LH1

LH2

LH3

LH4

LH5

LH6

DBH1

DBH2

DBH3

DBH4

BATX1

 

LH1 eta LH6 bitarteko taldeak hamabost egunez behin joango dira zerbitzura eta arratsalde osoko jarduera izango dute.

DBH1 eta BATX1 bitarteko nerabeak aldez aurretik eratutako taldeetan astero arratsalde erdiko jarduera izango dute.

Talde txikietan egingo da lan eta aire librean gauzatutako jarduerak lehenetsiko dira. Egunero 2 talde egongo dira aldi berean espazio desberdinetan:

LH1-LH4: 10 haur + hezitzaile 1

LH5-LH6: 12 nerabe + hezitzaile 1

DBH1-BATX1: 14 nerabe + hezitzaile 1

Taldeak finkoak izango dira, beti gazte eta hezitzaile berdinak taldeko

COVID-19a dela eta, zerbitzuan garatu behar diren protokoloek horrela baldintzatuta, parte-hartzaile guztiak dagokien egun eta orduan puntualtasunez bertaratuko dira zerbitzuan. Behin jarduna hasita, ezin izango da zerbitzuan sartu.

Segurtasun neurri guztiak bermatuko dira.

Eguberrietako eta Pazko Asteko programazio berezia zerbitzuko urte osoko erabiltzaileentzat soilik izango da, hau da, Gazte Zulon ikasturte osorako izena eman dutenentzat.

Iraupena (orientatiboa, beti ere Osasun Egoeraren baitan baldintzatuta): 2020ko urria-2021eko ekaina 

Oharra: Taula honek aldaketak izan ditzake, izen-emate kopuruaren arabera.

 

IZENA EMATEA: IRAILAK 22-24

 

On- line eta presentzialki (aldez aurretiko hitzorduarekin) egiteko aukera egongo da. Beti ere, online egitea lehenesten da ondoko formularioa betez:

Euskaraz: https://forms.gle/iDY483Bj5sgfKXNW6

Gazteleraz: https://forms.gle/iK6iZ3AHrh2GNDY79

 

Aurretiko hitzordua hartuta matrikulazioa burutu nahi dutenek, honako inprimakia beteta eraman beharko dute: INPRIMAKIA

 

Zalantzak argitzeko edo aurretiko hitzordua hartzeko: gaztezulo@ibarra.eus edo 688 810 300

 

COVID-19 pandemia dela eta, Gazte Zulo zerbitzuan ezarri diren segurtasun eta osasun protokolo eta jarraibideen informazioa eskuratuko zaie gurasoei/tutore legalei. Haiek informazioa jaso izanaren agiria eta protokoloa betetzeko konpromiso idatzia sinatzea matrikula egikaritzeko ezinbesteko baldintza izango da.

 

TALDEAK OSATZEA: IRAILAK 25

Zozketa bidez egingo dira taldeak.

 

- Irizpideak:

Taldeak kurtsoka eratuko dira

Sexu oreka bermatzen saiatuko gara

Beti talde berean parte hartu beharko da.

- Taldeen osaketaren zozketa egiteko, izen eman duen haur-nerabe bakoitzarekin harremanetan jarriko gara, zozketarako bere zenbakia zein den jakinarazteko.

- Zozketa telematikoki egingo da, online plataforma baten bitartez; zuzenean ikusteko aukera edukita.

 

 

GURASO/TUTORE LEGALEKIN BILERA: IRAILAK 29-URRIAK 2

Izena ematen dutenen guraso edo tutore legalekin zerbitzuaren funtzionamenduaren eta protokoloen inguruko jarraibide eta argibideak azaltzeko bilera egingo da (taldearen erreferentziazko hezitzaileak bilera deialdia egingo du).

Bileran parte-hartzea ezinbestekoa da.