Albisteak
Atzealdea
Gaztezuloren ikasturte berria hastera doa
Beste urte batez, Gaztezuloren zerbitzua eskainiko da herriko gaztetxoentzat
2017·09·13
2017-2018 ikasturteari hasiera emateko, Irailak 15ean Gaztezuloko ate irekien eguna izango da, zerbitzuaren aurkezpena egiteko.
Irailak 15, ostirala 17:00etan: erabiltzaile berrien gurasoei zuzenduriko aurkezpena.
Irailak 15, ostirala 18:00tan: zerbitzuan aurreko urtetan parte hartu zuten gurasoei zuzenduriko aurkezpena, nerabeen eskutik.
Izen ematea, Irailaren 20tik 22ra izango da, Gaztezulon bertan, 10:00etatik-13:00etara eta 16:30tatik-19:30etara. Azkue auzoa, 9. Kontaktua: hezibarra@gmail.com Tel: 688810200 (Eneritz Errasti) 688810300 (Mikel Zurutuza)
Gaztelekuen kanpainari buruzko informazio gehiago.