Albisteak
Atzealdea
Gaur zabaldu dute Gaztezulon izena emateko epea
Izena emateko azken eguna urriaren 1a izango da. Gaur eta bihar ate irekiak egingo dituzte.
2021·09·27
Gaur zabaldu dute Gaztezulon izena emateko epea, eta gaur zein bihar ate irekiak egingo dituzte. Izena emateko azken eguna urriaren 1a izango da; eta haurrek izena emateko beharrezkoa da legezko ordezkariek inprimakia betetzea eta entregatzea, beharrezko datu guztiekin.
Sei eta hamahiru urte bitarteko haurren izen emate inprimakia eskuratzeko egin klik hemen.
Hamalau urte edo gehiago dituzten haurren izen emate inprimakia eskuratzeko egin klik hemen.
Urriaren 13an irekiko dute Gaztezulo eta hortik aurrera hasiko dira ekimenak antolatzen zein egiten.