Albisteak
Atzealdea

Gaur zabaldu da kultur lantegietan izena emateko epea

Izena emateko matrikula orria kultur etxean fisikoki entregatu beharko da; azken eguna urriaren 6a izango da.

2021·09·17


Aurten ere kultur lantegiak antolatu dituzte Ibarran eta dagoeneko zabalik da izena emateko epea. Ohi bezala, ikastaroak urriaren erdialdetik ekainaren erdialdera bitartean gauzatuko dira, eta ikasturtearen amaieran, lantegietan egindako lanekin osatutako erakusketa antolatuko dute kultur etxean.

Kultur lantegiei buruzko informazio guztia jaso nahi baduzu, egin klik hemen.

Ikastaroetan izena emateko epea gaur zabaldu da eta azken eguna urriaren 6a izango da. Lantegietan izenpetzeko kultur etxean dagokion matrikula orria beteta entregatu beharko da presentzialki. Matrikula orria eskuratzeko egin klik hemen

Ikastaroetan parte hartzeko beharrezkoa izango da Covid-19ari dagozkion segurtasun-neurriak ere betetzea, horiek zein diren irakurtzeko txostena eskuragarri dago hemen