Albisteak
Atzealdea

Gaur zabaldu da kultur lantegietako artelanen erakusketa

Erakusketa kultur etxean jarri dute, eta uztailaren 8ra arte egongo da ikusgai.

2022·06·20


Gaurtik aurrera ikusgai dago kultur etxean kultur lantegietako artelanen erakusketa. 2021-2022 ikasturtean ikastaroan egindako artelanak erakusgai izango dira uztailaren 8ra bitarte.

Joan den ikasturtean honako tailerrak gauzatu dira: Egur taila, eskulanak, pintura, altzariak berritzea eta aldatzea, ehoziriak eta bainikak. Guztira 53 ikasle aritu dira, eta gehiengoa emakumeak izan dira (guztira 45). Ibartarrez gain, eskualdeko beste zazpi herritatik ere etorri dira parte hartzera. Partaideen bataz besteko adina 61 urtekoa izan da.