Eduki publikatzailea

Atzealdea Gaiarre, Argindegi, Iturburu, Guridi, Izaskun eta Bentazar auzoetako Irisgarritasun Plana definitzeko I.Bizilagunen Foroa

Ibarrako irisgarritasun plana berritzeko lanean, lehentasuna ematea erabaki da arazo gehien dituzten eta Euskal herria kalearen iparraldean dauden ondorengo auzoei: Gaiarre, Argindegi, Iturburu, Guridi, Izaskun eta Bentazar.

2024·05·23


Data: Maiatzaren 27a, astelehena ​​​​​​​
Iraupena: 18:00-19:30
Euskaraz eta gazteleraz.
​​​​​​​
Lekua:  KULTUR ETXEKO ARETO NAGUSIAN

​​​​​​​Helburuak 2024 eta datozen  urteetan aktuazioak egingo diren auzoen errealitatea ezagutzea irisgarritasunari dagokionez: Segurtasuna, autonomia, azpiegituren egoera, eta egun dauden gatazka eta gabezia nagusiak identifikatzea.

Oso garrantzitsua da herritarrek batzar hauetan parte hartzea, beraien iritzietatik eratorritako diagnostikoaren ondorioetan oinarriturik, irisgarritasuna hobetzeko proposamenak egingo dituztelako udalak kontrataturiko arkitekto talde adituak;
IANI Arkitektura eta Grupo de Estudios y Alternativas 21 (GEA21) taldeek.

​​​​​​​Proposamen bat baino gehiago dagoen lekuan, gainera, zein lehenetsi behar den ere eztabaidatuko da Hortaz, saio guztiak, hau zein gainerakoak, auzo horietan bizi  edota bertako kaleetan orduak ematen dituen herritar orori zuzenduta daude, adina, jatorria eta bizi-baldintzak edozein direla ere, baina batez ere, irisgarritasunarekin harreman berezia dutenei.
​​​​​​​

​​​​​​​Proiektua aurrera eramango duten teknikariek  nabarmendu dutenez, “prozesu honetan ez ditugu hirigintzan adituak behar, Ibarran bizitzen arituak baizik