Albisteak
Atzealdea

Festa-batzordea datorren asteartean bilduko da

Bilera hilaren 22an izango da, 19:00etan, udaletxeko batzar-aretoan.

2022·03·18


Datorren asteartean (hilaren 22an) bilduko da festa-batzordea. Bilera 19:00etan hasiko da, udaletxeko batzar-aretoan. 

Ibarrako festak antolatzeko lehen bilera izango da, eta gai-zerrenda honakoa izango da:

  • Txupinazoa, kuadrilen bazkaria eta piparra
    • Txupinazoa: Uzturpe ikastola eta Alurr dantza-taldea
    • Bazkaria: Jakintzak koadrila
    • Piparra: Akerbeltz eta Hor konpon koadrilak
  • Datak zehaztea
  • Aurrekontua: 85.000€
  • Batzordearen antolaketa: proposamenak
  • Eskariak eta galderak
  • Hurrengo bileraren data zehaztea