Albisteak
Atzealdea

Ezohiko udal osoko bilkura egingo dute bihar

Bilera 19:00etan hasiko da, udaletxeko areto nagusian.

2021·07·12


Udaleko osoko ezohiko bilkura egingo dute bihar (hilak 13) arratsaldean. Bilera 19:00etan hasiko da udaletxeko areto nagusian, eta honako gaiak landuko dituzte:

  • Aurreko bilkuraren akta-onarpena. 
  • Zinegotzi berriaren kargu-hartzea. 
  • Dirulaguntza-plan estrategikoaren 2021 eranskin-aldaketa.
  • 2021eko lanpostuen zerrendaren aldaketa eta akatsen zuzenketa.
  • Kiroldegiko zerbitzua kontraratzeko pleguen onarpena eta lizitazioari hasiera ematea.