Albisteak
Atzealdea

EZ ZAUDE BAKARRIK, indarkeria matxista egoeren aurrean, deitu 900840111 ra

Itxialdi honetan eraso sexistak areagotu daitezkeen kezkaz, herritarrei ere euren lankidetza eskatu nahi diegu

2020·03·20


Itxialdi egoera honen aurrean, Ibarrako Udala kezkatuta dago etxe barruetan eman daitekeen indarkeria matxista dela eta. Horregatik, arrisku egoeran dauden emakume horiei bakarrik ez daudela adierazi nahi dio Udalak eta lagundu ahal izateko gure esku dauden bitartekoak jarriko ditugula.

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak neurriak hartzera deitu du jendartea, itxialdi honen baldintzek indarkeria matxista jasaten duten emakumeak arrisku egoera handiagoan jartzen baititu.

Ibarrako Udaletik, guztion erantzukizunari deituz, gizartearen eta batez ere bizi lagunen jarrera aktiboa eskatzen dugu.

900840111 telefono zenbakia etxeko indarkeria edo sexu erasoen biktima diren emakumeentzako informazio eta arreta zenbakia da.

- Eguneko 24 orduetan martxan dago

- Arretaz entzungo dizute, nor zaren galdetu gabe.

- Deia doakoa da, eta ez da fakturan agertuko.

- 51 hizkuntzatan erantzun dezakete; baita entzun edo hitz egin ezin duten pertsonei ere.

- Edozein motatako indarkeria fisiko, psikologiko eta sexualen biktima diren emakume guztientzako.

- Familiakoei, ingurukoei eta profesionalei ere erantzuten diete.

Gune segurua da, inork ez du jakingo deitu duzula, telefono-fakturan arrastorik uzten ez duelako; baina deitzen baduzu, ondoren ezabatu zenbakia deietatik.