Eduki publikatzailea

Atzealdea Euskara ikasten aritu diren herritarrentzat dirulaguntza eskatzeko epe berria

2022 2023 ikasturtean, ekainetik irailera bitarte, euskara ikasten edo hobetzen aritu diren ikasleentzat dirulaguntzen bigarren deialdia jarri da martxan, lehen deialdian soberan gelditu den dirua banatzeko. Dirulaguntzak jasotzen diren eskaeren artean modu proportzionalean banatuko dira.

2023·09·27


Helburua

Dirulaguntza honen helburua Ibarrako bizilagunei ikasturteko matrikula ordaintzea eta euskara ikastera bultzatzea da.

Onuradunek bete beharreko baldintzak:

• Ibarrako udalerrian erroldatuta egotea, dirulaguntza xede den ikastaroak irauten duen bitartean.
• Ikastaroko orduen %85 betetzea, gutxienez.

Eskaerak aurkeztea

Lekua

• Udaletxean, astelehenetik ostiralera 8:00-14:00 bitartean.
• Ibarrako Udalaren egoitza elektronikoan (www.ibarra.eus).

Epea

• 2023ko uztailak 28tik urriak 7ra bitarte, biak barne.

Informazio osagarria eta dokumentazioa:

Deialdiaren oinarriak
- Eskaera orria