Albisteak
Atzealdea

Euskara ikasleentzat diru-laguntzak eskatzeko epea irekita

Uztailaren 30a bitarte egin ahalko dira eskaerak Udalean

2020·07·20


2019-2020 ikasturtean euskara ikasten edo hobetzen diharduten ibartarrei Ibarrako Udalak emango dituen dirulaguntzen oinarriak zehaztu dira Alkate Dekretuz.

Dirulaguntza hauen eskatzaileek honako baldintzak bete beharko dituzte onuradun izateko:

a) Ibarran erroldatuta egotea, gutxienez, ikasturtea hasi baino sei hilabete lehenagotik.

b) Egoitza soziala Ibarran duen enpresa edo entitate batean lanean aritzea gutxienez ikasturtea hasi baino sei hilabete lehenagotik

c) Ikastaroa edo ikasturtea amaitu artean Ibarran erroldatuta edo lanean jarraitzea.

d) 2019ko urritik 2020ko ekainaren 30era bitartean euskaltegi edo barnetegiren batean euskara ikastaro batean parte hartzea.

e) Matrikula ordaindu izana.

f) Ikastaroa bukatzea eta gutxieneko aprobetxamendua izatea. Hau ikastaroa jaso den Euskaltegiak edo barnetegiak egindako ziurtagiri bidez justifikatuko da. Txosten hau euskaltegiak berak igorriko dio Udalari.

g) Gutxienez, %85eko asistentzia izatea.

h) Dirulaguntzak jasotzeko inolako debekuren batean sartuta ez egotea. Debeku horiek azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan zehaztutakoak izango dira.

i) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela egiaztatzen duen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea. 

 

Alkate Dekretua Baldintzak Eskaera orria