Albisteak
Atzealdea

Euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan

Gaur ospatzen bada ere euskararen eguna, ibartarrok larunbatean egin genuen

2019·12·03


Pasa den larunbatean babarrun festa herrikoia egitearekin batera euskararen eguna ere ospatu genuen, abenduaren 3an, gaurko egunez, egin ordez. Euskararen eguna, euskararen aldarrikapena egiteko eguna izaten dugu eta aurtengo kasuan, aldarrikapen desberdin batekin ospatu genuen ibartarrok: euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan. Euskararen erabileran jarrian honela gakoa. 

Gainera, euskararen egunaren arira, Uzturpe Ikastolako ikasleek Ibarrako eta Ikastolako hizkuntza aniztasunaren inguruan lanketa polita egin dute eta hori erakusketa moduan jarri zuten larunbatean. Bertan ikusi ahal izan zenez, Ibarran 25 hizkuntza desberdin hitzegiten dira eta Ikastolan, 20. Aniztasun horren erakusle izan ziren, ipinitako hainbat kartel, hizkuntza desberdin horietan eta euskaraz oinarrizko hiztegia idatzita zutenak. Euskararen erabileraren alde eta herriko aniztasunaren erakusle eta sentsibilizaziorako lanketa ederra egin zuten ikasleek.