Albisteak
Atzealdea
Euskal Herriko Sokatira txapelketako talde mixtoen arteko finala
Martxoak 5, Igandea, Euskal Herriko talde mixtoen sokatira finala jokatuko da Ibarran
2023·03·02
Belabieta kiroldegian goizean 11:30 emango zaio hasiera finalari, eta bertan erabakiko da neska eta mutilez osatutako 2023ko talde txapelduna. Talde mixtoak lau emakumeez eta lau gizonezkoez osatuak dira. Ibarran 10 talde lehiatuko dira: Abadiño, Amaiur, Antsoain, Badaiotz (Araba), Berriozar, Beti-gazte (Lesaka), Gaztedi A eta B(Laukiz) eta Ibarra A eta B.