Eduki publikatzailea

Euskal Herria kaleko hainbat puntutan asfaltatze lanak egingo dira

27 eta 37 zenbakien artean hasten den aldapari eta 29-31 zenbakien arteko atzeko aldeari eragingo diete lanek

2023·05·04


Ibarrako Udalak asfaltatze lan batzuk egingo ditu Euskal Herria kaleko hainbat puntutan. Lehenik eremu horietan hainbat egokitzapen eta egonkortze lan egingo dira eta ondoren asfaltatuko da. Azpian dituzue egingo diren lanen xehetasunak.

Egingo diren obrak
- Ibarrako Euskal Herria 27 eta 37aren artean hasten den aldapa goiko hormaraino eta 29-31 arteko atzealdea asfaltatu egingo da. Asfaltatu aurretik egin behar diren lanak:
- Arketak dagokion kotan jarri behar dira eta asfaltoaren azpiko materiala egonkortu.
- ur zikinen hodira konektatuta dauden saretak euri uren sarera bideratu eta hormaren atzetik datozen urak euri uren sarera bideratu.
 
Hasiera eta iraupena
Lan horiek maiatzaren 3an hasiko dira eta bi aste iraungo dute.  Lan horiek amaitu ondoren, jarraian asfaltatu egingo da. Arketak kotan jartzeko lanak eta saneamenduko lanak egiten diren bitartean  ibilgailuen pasoa mantenduko da ahal den neurrian. Bestalde, asteartean, maiatzak 2, Euskal Herria 3 zbk.aren aurrean eta Euskal Herria 16-1 zbk.aren aurrean corten altzairuzko lorontzi luzeak jarriko dira, eta Euskal Herria 3 eta 17 zbk.en parean dauden zabor ontziak material bereko egiturekin estalikoa dira.