Albisteak
Atzealdea

Euskal Herria kaleko arroparen eta olioaren edukiontziak lekualdatuko dituzte

Datorren ostegunean (hilaren 17an) egingo dute aldaketa, eta Beko Bide kalera mugituko dituzte.

2022·03·15


Lekualdatu egingo dituzte Euskal Herria kaleko 17. zenbakian dauden bi edukiontzi, hain zuzen, olioarena eta arroparena. Datorren ostegunean (martxoaren 17an) egingo dute aldaketa, eta Beko Bide kalean dauden gainerako edukiontzien ondora mugituko dituzte.

Ondorioz, honela geratuko dira zabor-edukiontzien kokalekuak:

  • Euskal Herria kalean: organikoa, errefusa, papera/kartoia, ontziak eta beira.
  • Beko Bide kalean: organikoa, errefusa, papera/kartoia, ontziak, beira, arropa eta olioa.

Kokapen berria: