Albisteak
Atzealdea

Euskal Herria kaleko aparkaleku batzuk ezingo dira erabili

EH kaleko 51 eta 53 eraikinen pareko aparkalekuak ezingo dira erabili, saneamendu-hodiak berritzeko lanak egiten ari direlako.

2021·03·30


Datozen hamabost egunetan ezingo dira erabili Euskal Herria kaleko 51 eta 53 eraikinen pareko aparkalekuak. Azken bi urteetan Gipuzkoako Urak saneamendu-hodiak berritzen aritu da, eta lan horien azken fasea egingo dute Euskal Herria kalean. Lanak egiteko, ordea, beharrezkoa da aparkalekuak behin-behinean istea.