Albisteak
Atzealdea

Etxeko kontsumoa tarifa elektriko berrietara egokitzen ikasteko saio praktikoa

Parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea; horretarako azken eguna maiatzaren 17a izango da.

2022·04·28


Ibarrako Udalak tailerra antolatu du etxeko kontsumoa tarifa elektriko berrietara egokitzen ikasteko. Ekimena elkarlanean egin du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuekin. 

Maiatzaren 19an (osteguna) egingo dute tailerra, Txontxo aretoan, 18:00etan. Parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea, eta maiatzaren 17a izango da horretarako azken eguna. Hainbat modu daude izena emateko:

  • Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: argitu@gipuzkoa.eus
  • Honako telefono zenbakira deitzea: 628-532-248 (astelehenetik ostiralera. Ordutegia 9:00-18:00)

Tailerra baliagarria izango da ikasteko etxeko kontsumoa tarifa elektriko berrietara nola egokitu, eta hortik abiatuta erabaki egokiak hartzeko. Hori egiteko baliabideak irakatsiko zaizkie herritarrei, eta horretarako hiru gai languko dituzte: nola eskuratu norberaren argindar kontsumoaren datuak; nola murriztu eta birbanatu kontsumoa, ondoren tarifarik egokiena aukeratzeko; eta nola egiaztatu kontratatuta daukagun potentzia dela benetan behar duguna.