Etxeko eta merkataritzako hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua arautuko duen Udal Ordenantzaren aldaketa
2020·12·11
Ordenantza honen xedea da Ibarran sortzen diren etxeko eta merkataritzako hondakin ez-arriskutsuak biltzeko zerbitzuak Ibarrako Udalak zein baldintzatan emango dituen eta erabiltzaileak nola erabiliko dituen arautzea (Tolosaldeko Mankomunitatearen ordenantza euskarri izanik).
2019ko maiatzean, hiri-hondakin organikoa eta errefusa edukiontzietara ateratzeko egutegia proba gisa aldatu zenez, hain zuzen:
-
Bai hondakin organikoa eta bai errefusa, eguneko edozein ordutan bota ahal izango dira dagozkien edukiontzietan; organikoaren kasuan, egunero eta, errefusaren kasuan, astean behin (pardelak edukiz gero, errefusa egunero atera ahal izango da, hiri-hondakinen txartela behar bezala aktibatu ostean).
Aipaturiko udal ordenantzan egindako aldaketak onartu aurretik, ABENDUAK 20 ARTE epea ematen da iritziak eta proposamenak egiteko, ondorengo PARTE-HARTZE BIDEAK erabilita:
-
Ibarrako Udaleko Erregistro Orokorrean.
-
ingurugiroa@ibarra.eus helbide elektronikoan.