Albisteak
Atzealdea

Eskerrik asko, Tolosaldea Lanbide Heziketa!

Osasun eta udal langileentzat eta merkatarientzat aurpegia babesteko pantailak egiten ari dira

2020·04·02


Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutua 3D inprimagailuak erabiltzen ari da COVID-19ari aurre egiten laguntzeko. Aurpegia babesten dute pantaila edo biseren estruktura 3D inprimigailuekin egiten ari dira eta ondoren pantaila bera jartzen diote. Egitasmoa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko Tknika zentroarekin koordinazioan eramaten ari dira aurrera Lanbide Heziketako Institutu ugari. Horrela, koronabirusera gehien esponitzen diren langilee euren lana seguruago egiten laguntzea lortzen ari dira. Eskualdeko osasun langileak babestuagoak daude horrela, herritarrei beharrezko zerbitzua emateko eta baita merkatariak ere. 

Ibarrako kasuan, 100 bisera ekarri dizkigute eta udal langileei eta merkatariei banatu zaizkie, momentu honetan euren lanak duen arrisku maila ikusita, segurtasun handiagoarekin lan egiteko moduan izango dira. 

Beraz, eskerrik asko bihotzez Tolosaldeako Lanbide Heziketa Institutuari!