Errenta aitorpena euskaraz
2020·04·27
Hasi zaigu errenta aitorpena egiteko kanpaina, eta eskualdeko udalerriekin batera, Ibarrako Udalak ere, errenta aitorpena EUSKARAZ egiteko kanpaina jarri nahi du abian.. Kanpaina honekin, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskarazkoak izan daitezen bultzatu nahi dugu. Izan ere, errenta aitorpena euskaraz eginda, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen dugu.
Errenta aitorpena egiteko hainbat modu daude; eta horietan euskararen aldeko aukera egitea da kanpaina honekin bultzatu nahi duguna. Etxera bidali diguten AUTOLIKIDAZIO PROPOSAMENA onartu behar badugu, harremanetarako hizkuntza aukeratzeko eskatuko digute; eta hitzordua hartuta AITORPEN MEKANIZATUA egin behar badugu, hasieratik esan dezakegu errenta euskaraz egin nahi dugula.
Beraz, Ibarrako Udaletik herritar guztiak animatu nahi ditugu ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ EGITERA. Urtetik urtera gero eta gehiago gara aitorpena euskaraz egiten dugunak.