Albisteak
Atzealdea
Erreka garbiketa egin dute beste urte batez herriko gazteek
GazteZulok antolatuta eta oporrak euskaraz eta gazte asanbladak lagunduta, herriko erreka garbitu dute
2018·07·17
Beste urte batez, herriko gaztetxoenek erreka garbitu dute. GazteZulok antolatuta eta oporrak euskaraz eta gazte asanbladako kideen laguntzaz, 80 lagun elkartu ziren herriko erreka garbitzeko. Ibarrako Udaletik beste behin ere, herriko gazteenek ematen duten eredua txalotu nahi dugu, iniziatibaz eta ingurumenarekiko arduraz betetako herritarrak baitira.
