Albisteak
Atzealdea
Errefusaren eta organikoaren edukiontziak irekitzeko pedalak jarri dira
Pedalak jartzearekin, COVID-19ak eragin duen egoera honetan, herritarrek ez dute zertan kontenedorea eskuarekin ikutu behar
2020·08·31
Tolosaldeko Mankomunitateak, Ibarrako Udalaren eskaeraz, pedalak jarri ditu kontenedore marroietan (organikoa) eta grisetan (errefusa). Horrela, COVID-19ak eragin duen egoera honetan, herritarrek ez dute zertan kontenedorea eskuarekin ikutu behar.
Erabilera azpimarratu nahi dugu, hondatu ez daitezen: lehenik eta behin txartela pasa behar da irakurgailutik eta irekitzeko tarte motza utzi ondoren (segundu batzuk), hankarekin pedala zapalduz ireki behar da tapa. Garrantzitsua da irakurgailuari irekitzeko epe hori ematea, gainerakoan pedala apurtu egingo baita.