Albisteak
Atzealdea

Eremu laranjan, bigarren astez

Udalak arduraz jokatzen jarraitzeko deia egin du.

2021·02·08


Herriak bigarren astea du eremu laranjan. Eusko Jaurlaritzak gaur argitaratutako datuen arabera, asteburuaren ondoren, Ibarrako inzidentzia-tasa 696,70koa da 100.000tik; azken hiru egunetan zazpi kasu berri atzeman dituzte herrian. 

Hiru faktore hartzen dira kontuan herriaren eremua zehazteko. Bata herriko intzidentzia tasa da (696,70/100.000), bestea 14 eguneko inzidentzia tasa metatua (1,76) eta osasun eremuko inzidentzia tasa (483,89), azkena. Hiru aldagai horiek kontuan hartuta, azken datuen arabera, Ibarrak eremu laranjan jarraitzen du. 

Udalak herritarrei arduraz jokatzen jarraitzeko dei egiten die.