Albisteak
Atzealdea

Eremu gorrian sartu da Ibarra

Covid-19aren eragin-tasa ehun milatik 580,59koa da gaur.

2021·01·14


Azken egunetako emaitzak direla medio, Ibarran gaur ehun milatik 580,59koa da Covid-19aren eragin tasa. Hori horrela, eremu gorrian sartu da herria eta, ondorioz, bihar ostalaritza establezimendu guztiek itxita egon beharko dute. 

Udaltzainak herriko taberna eta jatetxe guztietatik pasako dira informazioa helaraztera.

Udalak dei egin du arduraz jokatzen jarraitzeko eta prebentzio neurriak betetzeko.