Albisteak
Atzealdea

Eremu gorrian sartu da Ibarra

Herriko intzidentzia-tasa 789,60koa da gaur 100.000tik.

2021·03·01


Eusko Jaurlaritzak argitaratu dituen datuen arabera, Ibarra eremu gorrian sartu da. Herriko intzidentzia tasa 789,60koa da gaur 100.000tik; osasun eremukoa 561,15/100.000 da eta azken zazpi egunetan bi positibo berri baino gehiago atzeman dira: azken zazpi egunetan 23 kasu berri atzeman dituzte Ibarran.

Aldagai horien arabera, Ibarra eremu gorrian egongo da, gutxienez, datorren ostegun arte. Ondorioz, herritarrek ezingo dute herritik atera, ez bada ezinbesteko jarduera bat egiteako, eta eskola kirola ere debekatuta egongo da.

Igor Zapirain alkateak osasun neurriak errespetatzearen garrantzia nabarmendu du: “Egoera zaila da bizitzen ari garena, baina guztion artean aurrera egingo dugu. Osasun neurriak errespetatzea ezinbestekoa da guztion ongizaterako; osasuna jokoan dagoenean, ezin gara malguak izan”.