Albisteak
Atzealdea

Eremu gorrian jarraitzen du herriak

Herriak eremu gorrian jarraituko du, gutxienez, datorren astelehenera arte.

2021·04·26


Eusko Jaurlaritzak argitaratu dituen datuen arabera eremu gorrian jarraituko du herriak, gaurko intzidentzia-tasa 812,82koa baita 100.000tik. Osasun-eremuko intzidentzia-tasa, berriz, 739,70 koa da. Joan den ostiraletik hona bost kasu berri atzeman dituzte Ibarran; azken zazpi egunetan, berriz, guztira 24 positibo zenbatu dituzte.

Datu horien ondorioz, Ibarrak eremu gorrian jarraituko du, gutxienez, datorren astelehenera arte. Bestalde, gogoratu, Ibarrako herritarrek ezingo dutela udalerritik atera lan edo osasun arrazoiengatik ez bada, eta soilik aldameneko herrira joan ahalko dute erosketak egitera edo aire libreko kirola praktikatzera. Era berean, Ibarrara ezingo dute sartu gainerako udalerrietako herritarrek ere.