Albisteak
Atzealdea
Emeterio Arreseko obren lanengatik trafikoa moztuko da
Datozen egunetan errepidea altxatzeko lanak burutuko dira
2020·02·04
Emeterio Arrese kaleko hiritartze lanak direla eta ibilgailuentzako bidea moztuko da bi zentzuetan. Datozen egun hauetan burutuko dira lanik garrantzitsuenak eta horretarako, ibilgailu guztientzat sarrera mugatzea nahitaezkoa izango da. Errepidea altxatzeko lanak izango dira hauek eta ondorioz, guztiz moztuko da trafikoa, otsailak 4 eta 5 goizeko 8:30etatik 17:00etara. Eta otsailak 6 eta 7an kalea erabat moztuko da ordutegi jarraian, asfalto lanak amaitu arte.
Ibarrako Udaletik, bertako bizilagunei eta herritar guztiei eragozpenengatik barkamenak eskatu nahi dizkiegu.